hauts
iz. Zatiki guztiz txiki eta banatuen multzoa, adibidez, bideetan edo gauzen gainean gelditzen dena, edo airean dagoena. ◊ Gai jakin baten zatiki guztiz txikien multzoa. || Errautsak, ikatzak… erre ondoren uzten duten hautsaren antzeko hondakina. || Hauspean. Hauspeko ogia. || Hauts bihurtu. Hautsa zara eta hauts bihurtuko zara. || Hauts egin. Sin. haustu. Hauts bihurtu; suntsitu. || Hauts(-)egun. Hausterrea. || Hauts(-)kolore. Hauts kolorekoa. v Kim. Solidoa xehe-xehe zatitua da hautsa, erreakzio kimiko baten ondorioz prezipitatutakoa edo ehotzearen ondorioz lortua. Zatien neurria mikroi batetik milimetro batzuetara bitartekoa izan daiteke. Hauts ezagunak dira kearen hauts beltza, bario sulfato prezipitatua, talkoa… v Airean dabiltzan gai solidoak, diametroa 10 mikroitatik 15 mikroitara bitartekoa dutenak. Partikula horien osagai kimikoak era askotakoak izan daitezke, eta eguratsaren kutsadura eragin dezakete. v Kosmoseko hautsa eta nebulosak. Astr. Teleskopio bidez edo argazkietan kosmosean ikus daitezkeen gune distiratsuak, ingurua ilunagoa dutenak eta itxuraz hodeien antzekoak direnak. Gas ugari eta partikula gotor txikiak izaten dira gune horietan, eta izarren argia zabaldu egiten dute. v Legami hautsa. Okindegietan erabiltzen den legami sintetikoa. Mota guztiek karbonatoa, azido ahula eta betegarria dute; mota arrunta, sodio bikarbonatoa, azido tartarikoa edo kaltziozko fosfato eta arto almidoia duena da. Uretan jarri eta berotzen denean, azidoak bikarbonatoarekin erreakzioa egiten du, eta horretatik kanporatzen den karbono dioxidoak apar egonkorra sortzen du.