Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hausnarkari

iz. eta izond. Zool. Artiodaktiloen ordenako izen bereko azpiordenako animalia ugaztun apoduna. Hausnarkariek goiko barailean ez dute letaginik. Urdaila hiru edo lau zakutan banatua izaten dute. Hestegorritik barrena janaria kopuru handietan zuzenean urdaileko zaku handira iristen da; han beratu eta bigundu egiten da, eta zaku txikitik igaro ondoren, orea ahoraino iristen da berriz; ahoan xehetu, eta gero urdailaren hirugarren partera iristen da, han berriz xehetu egiten da eta urarekin nahastu, eta azkenik gatzagira edo benetako urdailera doa orea. Hausnartzaile gehienak belarjaleak dira eta taldean bizi dira. Bost familia sartzen dira familia honen baitan: bobidoak (behi, ardi eta ahuntz aziendak), antilokapridoak, jirafidoak, zerbidoak eta tragulidoak. Australian eta Zeelanda Berrian izan ezik munduko eskualde guztietan bizi dira. Lehen lau familietakoak adardunak dira.