Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hauskortasun

iz. Hauskor denaren nolakotasuna. || Irud. Biziaren hauskortasuna. || Mek. Metal baten hauskortasunak ez du zerikusirik bere erresistentziarekin. Altzairua, adibidez, suberatu egiten da gogortasun handia izan dezan, baina horren eraginez hauskorrago bihurtzen da. Altzairuaren eta metalen hauskortasuna ezagutzea garrantzi handiko gauza izaten da talkak jasan behar dituzten piezetan, edo higidura aldaketa bortitzak jasan beher dituztenetan. Hori dela eta, probak egiten dira egoera horietan lana egin behar duten altzairuen hauskortasuna ezagutzeko; horretarako Charpy-ren pendulua deitzen den makina bat erabiltzen da.