Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

haurtzaro

iz. Giza bizitzaren lehen aldia, jaiotzatik gaztarorainokoa. v Psikol. Bizitzaren hasierako partea, jaiotzatik hurbilena. Umea jaiotzen denean hasi eta 12-14 urte bete arte irauten du. Hazteko garaia da, eta gorputzaren garaiera eta pisua asko aldatzen dira haurra hazi bitartean; ez gorputza eta ez psikea ez dira erabat garatzen gaztaroa iragan arte.