Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Haroko etxea

Bizkaiko jaurerrian luzaroan nagusi izan zen leinu noblea. Badirudi jatorriz bizkaitar zen familia honek bere egin zuela, Bizkaiko jaurerriaz batean, Haro eta Errioxa aldeko lurraldeetako gobernua (Diego I.a Lopitz Harokoa Zuria, X. mende bukaera) eta gerokoan Haro deitura hartu zuela. 1117. urteko dokumentu batean ageri da lehenengoz deitura hori. Historian zehar, lotura hertsiak izan zituen Haroko familiak Gaztelako gortearekin eta erregeekin XII-XIV. mendeetan.