Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Haro

Errioxako Autonomia Erkidegoko hiria eta izen bereko epai barrutiko hiriburua, Ebro ibaiaren ertzean, Arabako mugatik hurbil. Garaiera, 479 m. 9.144 biztanle. Haro Errioxa Garaiko hiri nagusia da Logroñoren ondotik eta bertara bildu dira Errioxako ardogile ospetsuenetako batzuk. Ardogintza eta zerbitzuak dira Haroko ekonomia jarduera nagusia. v Historia. Erromatarren garaiko hiria da seguruenik Haro (Lat. Farum). Iruñeko erresumari lotua egon zen XII. mende bukaera arte, Errioxa osoa bezala. Alfontso VIII.a Gaztelako erregeak eman zion hiri gutuna 1183. urtean. XIX. mende bukaeran berebiziko garrantzia hartu zuen ardogintzan, Bilbo aldeko kapitalari esker eta Frantziako mahastiei eraso zien filoxerari esker, batez ere. XX. mendearen hasieran oso apaldu zen Haro, bertako mahastiak gaitz horrek berak jo zituelarik.