Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harispe, Pierre

Lapurtar idazlea (Donibane Lohitzun, 1854 - Garches, 1929). Apaiz izan zen. Bereak dira Karmela drama, Ainhoa eleberria (frantsesez idatzia) eta Chanson de Roland kantuaren itzulpena. Euskal Esnalea agerkarian eman zituen argitara lanik behinenak.