Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hariri (Abu Muhammad al Qasim al-)

Arabiar idazlea eta filologoa (Basora, 1054 - Basora, 1122). Gramatikari buruzko poema didaktiko bat idatzi zuen. Al-Hamadanik asmaturiko genero berean, 50 maqamat idatzi zituen. Prosa errimatua eta poesia biltzen dituzten maqamat horiek bikaintasunaren eredutzat aurkeztu ohi dira arabiar literaturaren esparruan. Aliterazio eta metaforetan oso oparoak dira maqamat-ak, eta iruzkin eta ohar ugariz lagundu ohi dira.