Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hari

iz. Lihoz edo beste gai batez osatutako izpia edo izpi multzo bihurria, luzea, mehea eta malgua. || Hed. Beste edozein gaiez osatutako izpia. ◊ Musika tresnetan erabiltzen dena. || Kontakizunaren, jardunaren gaien segida. || Torlojuetan eta, helize antzera kiribilkatutako irtenunea. v Elektr. Harizpia. ik. harizpi. v Burdin haria. Teknol. Haria edo hari multzo mehea, gehienetan oso malgua, biribila eta metalez edo aleazioz egina (burdinazkoa edo altzairu, brontze, kobre, aluminio, zink, urre, zilar eta platinozkoa ere izan daiteke). v Elektr. Metalezko hari multzoa, estalki bakangarriz inguratua, eta batez ere elektrizitatea eramateko erabiltzen dena. ik. kable.