Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hari Rud

Afganistan, Iran eta Turkmenistango ibaia. 1.100 km luze. Kuh-i Babako gailurretan sortzen da; gero Harat ordokian barrena oasiak eta landa lurrak ureztatzen ditu; handik aurrera Iranen eta Afganistanen arteko muga markatzen du, eta gero Turkmenistanen sartzen da. Han Tedzhen izena ematen zaio, eta izen bereko oasia ureztatu ondoren Karakum basamortuko hondarretan galtzen da, lurruntzeek eta irazteek ahiturik. Antzinatean Areo (Areios) edo Oko (Okhos) izenez ezaguna zen.