Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Haltsu

Lapurdiko erdialdeko udalerria, Uztaritzeko kantonamenduan. Halsou du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Jatsu eta Hazparne, ekialdean, Hazparne eta Kanbo, mendebalean, Jatsu eta Larresoro eta hegoaldean, Kanbo. Garaiera, 14 m. 5,08 km2. 1999ko datuen arabera, 514 biztanle ditu (haltsuiarrak). Errobi ibaia igarotzen da udalerriaren hegoaldetik. Euskara, lapurtera; euskaldunak, % 82. Nekazaritza (artoa, barazkiak, bazkarako landareak, behi azienda) eta zerbitzuak (oinarrizko zerbitzuak, udatiarrentzako azpiegitura) dira bertako ekonomia jarduera nagusiak. v Historia. Larresoroko herriaren mendean egon ziren luzaroan Haltsuko lurrak. XVI. mendean hasi zen herria gorpuzten, Uhalde Handiko jaunak Errobin ito zitzaion alaba baten oroimenean eraiki zuen ermita baten inguruan. Martin Harriet gramatikagilea eta Maurice Harriet hiztegigilea Haltsun sortu ziren.