Haldat-en aparatua
Fis. Charles de Haldat du Lys fisikari frantsesak asmaturiko tresna, ontzi baten hondoaren gainean isurkari batek egiten duen presioa, isurkari horren dentsitatearen eta garaieraren araberakoa eta ez ontziaren formaren araberakoa dela frogatzeko balio duena. 90 graduko angeluan bi aldiz tolesturiko hodi ireki bat da, adar bat bestea baino luzeagoa dela; hodi tolestuan merkurioa jartzen da. Adar luzean forma eta neurri ezberdinetako ontziak ezar daitezke, betiere hondo berdina dutenak, urez edo beste edozein isurkariz, maila berdineraino betetzen direlarik. Hodiaren beste adarrean merkurioa beti goratasun berera igotzen dela egiaztatzen da, ezarritako ontziaren neurria eta forma edozein direla ere.
- halatsu
- halaxe
- halaz
- halda
- Haldas, Georges
- Haldat-en aparatua
- Hale, George Ellery
- Hale-bopp kometa
- halere
- Hales, Stephen
- Halevi, Judah