Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hakim

(Tawfiq al-). Egiptoar idazlea (Alexandria, 1902 - Kairo, 1987). Arazo politiko-sozialak erabili zituen bere eleberrietako gai gisa: Kanpainako legearduradun baten egunkaria (1937). Antzerkigile oparoa zen; mito klasikoak, Mila eta bat gau eta tradizioa zituen inspirazio iturri, eta sinbolismoz beteriko molde errealistez janzten zituen bere obrak: Xerezade (1934), Edipo Errege (1939), Pigmalion (1942), Sultanaren dilema (1960), Egun batean esan nuen (1970). XX. mendeko antzerkigile egiptoarretan seinalatuena izan da.