Hajek, Jiri
Txekiar politikaria (Krhanice, 1913 - Praga, 1993). Nazien aurkako erresistentzian jardun zuen eta alemanek preso eduki zuten (1939-1945). Gerra ostean Txekiar Alderdi Komunistako kide egin zen eta enbaxadore izan zen Londresen (1955-1958) eta NBEn (1962-1965). Hezkuntza ministro izendatu zuten 1965ean, eta atzerri gaietakoa 1968an. Pragako Udaberrian Varsoviako Ituneko tropek Txekoslovakia inbaditu zutenean eraso hura gaitzesteko eskatu zuen NBEren Segurtasun Kontseiluan. Bere karguetatik kendu zuten, eta 77 Gutuna oposizio mugimenduko kide egin zen. Bakearen Nobel sarirako hautagai izan zen 1989an.
- haizpe
- haizu izan
- haizuki
- haizutasun
- Hajdu, Etienne
- Hajek, Jiri
- hakan
- Hakim
- Hakim, Salomon
- hala
- halabehar