Guyon, Jeanne-Marie Bouvier de la Motte, Madame Du Chesnoy
Frantses mistikoa (Montargis, 1648 - Blois, 1717). Jacques Guyon-ekin ezkondu zen baina 1676an alargundu zen; Savoian bere mistika zabaldu zuen (1681-1686) eta ondoren Parisen. Fénelon-ekin topo egin eta “maitasun garbia” aurkitu zuen eta eragin handia izan zuen Saint-Cyr-eko damengan. Gero, ordea, Bossuet-ek eraso ugari egin zizkion eta haren obrak 1694an eta 1695ean debekatuak izan ziren. Atxilotu (1695) eta Bastillan kartzelaratu zuten (1698-1703). Blois-era erretiratu eta inguru kietista bat sortu zuen (katolikoak eta protestanteak). Lan asko idatzi zuen: Les Torrents spirituels (1682), Bibliari buruzko Iruzkin mistikoak (hogei liburuki, 1684), Moyen court et très facile pour faire oraison (1685ean argitaratua) eta Vie (bere bizitzari buruzkoa, 1688an idatzia).
- gutxixko*
- Gutzkow, Karl
- Guy, Michel
- guyanar
- Guyenne
- Guyon, Jeanne-Marie Bouvier de la Motte, Madame Du Chesnoy
- guzi
- Guzmán Reynoso, Abimael
- Guzman Zintzoa
- Guzmán, Eduardo
- guzti