Guyenne
Antzinako probintzia frantsesa, XII. mendea arte Akitaniarekin bat zena. Parisko hitzarmenaren ondoren (1295) Ingalaterrako erregearen mendeko lurraldea izan zen. 1453an (Castillon-go gatazka) gelditu zen berriro Frantziaren eskuetan. Gaskonia, Limousin, Saintonge eta Biarnorekin lurralde handi bat osatzen zuen, Bordele hiriburu zuela.