Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gurutziltzatze

Gurutziltzatu aditzaren aditz izena. v Gurutziltzatzea heriotza zigortzat persiarrek, juduek, kartagotarrek eta erromatarrek erabili izan zuten batik bat. Konstantino Handiak, lehen enperadore kristauak, K.o. 337. urtean debekatu zuen. Erruduna gurutzean iltzatzen zen, eta egarriz, nekez eta odol hustuta hiltzen zen. Esklaboak eta gaizkileak iltzatzen ziren gurutzean erromatarrak nagusi ziren Palestinan Jesu Kristoren garaian; haren hilketak gurutzea kristau salbazioaren ikur bihurtu zuen.