Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

guruin

iz. Biol. Organo zelulabakar edo zelulaniztuna, organismoak behar-beharrezkoak dituen gaiak sortu (digestiorako urinak, entzimak, hormonak, esnea, etab.) eta odolera jariatzeko edo hondakin gaiak organismotik kanpora (izerdia, gernua) iraizteko betekizuna duena. Kanpo jarioko guruinek (guruin exokrinoak) organismoaren kanpoaldera isurtzen dute jariakina (izerdiaren edo listuaren guruinak); barne jarioko guruinek (guruin endokrinoak), berriz, ez dute kanpoalderako biderik eta odolera isurtzen dute zuzenean beren jariakina (gibela, tiroidesa, hipofisia, etab.). v Giltzurrun gaineko guruinak. Bi parte dituzte: azala eta muina. Azalak zeluletako ur kopurua, sodio, potasio eta kloro ioien kopurua, odolaren hondakin gaiak eta organismoarentzako behar beharrezkoak diren beste zenbait eginkizun zaintzen dituzten hormonak sortzen ditu. Guruin muinak zerikusi handia du nerbio sistemarekin, eta bertan sortzen da adrenalina.