Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gura 2

iz. Zool. Kolunbidoen familiako hegaztia, usoaren antzekoa (Goura cristata). 75 cm inguru luze izaten da. Oso hegazti dotorea da. Abaniko baten itxurako lumazko motots apaina du buruan, nahi duenean tente dezakeena. Basoa du bizilekurik gogokoena, eta han ibiltzen da, taldeka hegan edo lurrera jaitsita fruituak janez, baina arriskurik txikiena sumatzen duenean adarretara igotzen da berehala. Oso haragi gozoko hegaztia denez, asko ehizatua izan da eta desagertzeko arriskuan dago horregatik. Ginea Berrian eta inguruetako uharteetan bizi da.