Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gupta

Indiako dinastia, Indiako iparraldean 320tik 480ra agintari izan zena, eta Indiako eskultura mota ederrenetako bati izena eman ziona. Errege hauen garaian egin ziren Indian harrizko lehen tenpluak. Literatura ere biziki indartu zen haien laguntzaz. Guptek aro berri bat finkatu zuten, kristau aroko 320ko otsailaren 26an hasten dena.