Guinness, Alec
Britainiar antzezlea (Londres, 1914 - Midhurst, 2000). 1936tik aurrera William Shakespeareren obrak antzeztu zituen Londresko Old Vic Theatren. Bigarren Mundu Gerraren etenaldiaren ondoren, Ingalaterran, Kanadan eta Estatu Batuetan lan egin zuen: The Cocktail Party (1950), Ross (1960), Dylan (1964). Antzezle onenaren Oscar saria irabazi zuen The Bridge on the River Kwai (1957, David Lean) filmean egindako lanarengatik. Beste lan batzuk: Oliver Twist (1948); Kind Hearts and Coronets (1949, Robert Hammer); The Man in the White Suit (1951); The Lavender Hill Mob (1951); Star Wars (1977); Smiley's People (1982). 1985ean bere autobiografia argitaratu zuen Bedeinkapen mozorrotuak izenburupean.