guantxe
iz. Kanarietako uharteetara espainiarrak iritsi zirenean (XV. mendea) bertan bizi zen herriko kidea. Jatorriz berberiarrak ziren, eta espainiarrak iritsi zirenean Harri Aroan bizi zirela dirudi. XVI. mendean galdu ziren. Guantxe hizkuntzari dagokionez, aztarna gutxi batzuk bakarrik gorde dira.