Gris, José Victoriano González
(Juan Gris deitua) Espainiar margolaria (Madril, 1887 - Boulogne-sur-Seine, 1947). Parisen Picasso, G. Braque eta F. Léger-ekin batera, kubismoaren aitzindari taldea osatu zuen. Grisen ustetan, artista batek ez zuen pintatu behar ikusten zuena, irudimenak sortzen ziona baizik. 1913an “sintetiko” izeneko kubismoa sortu zuen Léger-ekin batera, “zilindro batekin botila bat egiten dut” esaldian laburbildua; errealismoa apurtu eta errealitate lirikoa izenekoa sortzen saiatzen ziren. Grisen lanen artean (erretratuak, natura hilak, irudiak), aipatzekoak dira: Tablero de ajedrez, El Canigó, La Botella de Jerez eta Una Monja.
- grinatu, grina(tu), grinatzen
- grinatze
- Gripari, Pierre
- Gripe, María
- gripe
- Gris, José Victoriano González
- gris
- grisaille
- Grisey, Gérard
- Grisham, John
- grisoi