Gregorio Nazianzokoa, santua
Elizako doktorea (Arianzo, Kapadozia, 330 inguruan - 390 inguruan). Bere aita Nazianzoko apezpikuak apaiztu ondoren (361), San Basilio bere adiskidearen monasteriora joan zen; ez zuen onartu Sasimoko apezpikutza (372), 381eko kontzilioak Konstantinoplarako izendatu bazuen ere. Julianoren kontra bi hitzaldi, bost Teologiazko hitzaldi Arrianismoan kontra, poema teologikoak, sermoiak, kartak eta autobiografia bat idatzi zituen.