Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gregoriano

izond. Kantu gregorianoa: liturgia katolikoko kantu ahots bakar eta musika tresnen laguntzarik gabekoa. v Kantu gregorianoa 590. urtearen inguruan sortu zen, Karlomagnoren garaian hedatu eta ordu arte ezagunena zen kantu galikanoaren tokia hartu zuen. Galikanismoaren eta gregoriano garbiaren arteko nahasketa bat da gaur egunera iritsi den kantu gregorianoa. Kantu gregorianoa izan zen polifonia kantuen oinarria.