Greenspan, Alan
Estatubatuar politikari eta ekonomialaria (New York, 1926). Ekonomian lizentziaduna, Alderdi Errepublikanoko kidea eta Estatu Batuetako banku zentraleko lehendakaria. Bere alderdiaren barruan adar moderatuenaren buru izateagatik da ezaguna. Estatu Batuetako lehendakari Nixon (1968-1974) eta Forden (1974-1976) arazo ekonomikoetarako aholkulari izan zen.