Graham, Thomas
Britainiar kimikaria (Glasgow, 1805 - Londres, 1869). Gasen hedatze lastertasunari buruzko legea eman zuen, bere izena daramana. Koloideen eta kristaloideen arteko bereizketa egin zuen (koloideen fisikaren eta kimikaren oinarria), azido fosforikoari buruzko ikerketak egin zituen eta bere lanaren ondorioetatik sortu zen azido base aniztunen kontzeptua. v Graham-en legea. Kim. Gas baten hedapena, duen dentsitatearen erro karratuaren alderantziz proportzionala dela frogatzen duen legea.