Gosling, James
Kanadar informatikoa, Java programazio hizkuntzaren sortzailea (Alberta, 1956). Konputagailu zientzien ikasketak egin zituen. 1991n Java konpainian lan egiten hasi zen, ezkutuko proiektu batean. Emaitzak 1995ean argitaratu ziren, beste dimentsio bat emanez Interneten ahalmenei. Javak aukera ematen du programa txikiak sarean banatzeko.