Gosho, Heinosuke
Japoniar zinemagilea (Tokio, 1902 - Shizuoka, 1981). Shimazu-ren laguntzaile bezala hasi zen, eta 1925ean Hodeirik ez zeruan lehen filma egin zuen. Zinema japoniarra errealismora bultzatu zuen Izu dantzaria (1933), Bizitzako zama (1935), Izenik gabeko jendea (1937) filmen bidez. Gerra ondoren, hiri handietako hauzunetako bizitza jasotzen saiatu zen Osakako Ostatua (1954) eta Lau Tximiniak (1953), Hodeia hausten denean (1961).