Gortázar Manso de Velasco, Javier
Bizkaitar politikaria (Bilbo, 1878 - Bilbo, 1977). Manuel María Gortázar-en semea. Industria gizona eta Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea zen eta Euzkadi izeneko egunkaria sortu zuen 1913an, Jose María Goya eta Luis Arroyorekin batera. Bilboko Juventud Vasca elkarte nazionalista sortu eta haren zuzendari izan zuen (1912-1916). Eusko Ikaskuntzaren bultzatzaileetako bat izan zen 1918an eta Excelsior eta La Tarde egunkarien sorreran parte hartu zuen. 1936ko gerraren ondorioz, Lapurdira joan eta Eusko Jaurlaritzako ordezkaria izan zen Baionan 1940-1959 bitarteko urteetan.