Gorriti, Juan
Nafar eskultorea (Arribe, 1943) Egurra landu du beti, bai zurgin zela, baita eskultore bezala ere. Izan ere, zurgin bezala hasi zen lanean, eta Remigio Mendiburu, Oteiza eta beste eskultore batzuk ezagutu ondoren hasi zen eskultura lantzen. Nolanahi ere, zurgintzat du bere burua. Bere jaioterrian ditu lantegia, bizilekua eta erakusketa areto txiki bat. 1996an Araitz zatiak erakusketa egin zuen Donostiako San Telmo Museoan; 1999an, besteak beste, Oroimenak bilduma aurkeztu zuen Hondarribian eta urte berean Donostiako Ekain galerian eskulturak ez ezik, baserriko bizimodua islatzen zuten marrazkiak ere erakutsi zituen. 2000. urtean, bere Baserriaren Argia eskultura hautatu zuten emakume baserritarren omenezko irudi.