Gorriti Osanbela
Nafar musikagilea (Uharte-Arakil, 1839 - Tolosa, 1896). Tafallan, Iruñean, Tolosan eta Madrilen egin zituen musika ikasketak. Tafallako organo-jotzaile nagusia izan zen zortzi urtez (1859-1867) eta bertan ondu zituen bere lehenengo obrak. 1867an izendatu zuten Tolosako kapera maisu eta organo-jotzaile nagusi, eta goi mailako organo eskola antolatu zuen bertan. Erlijio musika landu zuen bereziki eta ospe handia eman zioten berak onduriko meza nagusiek, requiemek, miserereek, moteteek eta beste obra mota askok, hirurehundik gora guztira.