Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

goroldio

iz. Landare txikia, gehienetan berdea, lurraren, harrien edo enborren gainean multzotan hazten dena (Cl. Musci). v Goroldioa landare briofito klorofiladuna da, sustrairik gabea. Zurtoin moduko kirten batez edo batzuez, hosto antzeko luzakinez eta espora zorroz eratuak izaten da. Mundu guztian dago hedatua. Granito harriaren gainean hazten diren goroldio motek andrealen ordena osatzen dute, ikatz-lurraren gainean hazten direnek esfagnalena eta benetako goroldioek brialena. Alga eta liken askori ere goroldio esaten zaio. v Irlandako goroldioa (Chondrus crispus). Jigartinazeoen familiako alga, 10-40 cm luzeko zurtoin biguna duena eta kolorez morea dena. Atlantiko itsasoaren iparraldean hazten da. Udan biltzen da, eta ukenduak, txanpuak eta hortzak garbitzeko orea egiteko erabiltzen den hauts bat egiten da.