Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gorgona

Mit. Antzinako grekoen artean, hiru emakumezko munstroetako bakoitza: Estenea, Euriala eta Medusa. Sugez inguraturik, hegodun eta atzamar zorrotz eta hagin beldurgarriak zituztela irudikatu ohi ziren. Medusa, hilkorra zen ahizpa bakarra, oso neska liraina zen, baina Ateneak ileak suge bihurtu zizkion, eta hura ikusten zuen oro harri bihurturik geratu ohi zen.