Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gorgias

Sofista grekoa (Leontium, Sizilia, K.a. 487 - Larisa, K.a. 380). K.a. 427an iritsi zen Atenasa, bere herritarren alde eta Sirakusaren kontra hitz egitera. Han ateniarrak garaitu, eta bertan geratu zen erretorika irakasle. Perikles eta Tuzidides haren ikasle izan ziren. Haren lanak, Ez-izatearen edo Naturaren gainean, Parmenidesen izateari buruzko irakatsia zalantzan jartzen du.