Goretta, Claude
Suitzar zinemagilea (Geneva, 1929). Alain Tanner-en lagun handia izaki, lehen film laburra elkarrekin egin zuten Ingalaterran, Free cinema delako higikundearen baitan: Nice Time (1957). Tanner-ekin berarekin eta Michel Soutter-ekin batera Groupe 5 Genève sortu zuten, Suitzako zinema modernoaren oinarri izan zena. Gorettaren lehen film luzea Le fou (1970, Zoroa) izan zen. Beste film batzuk: Le jour de noces (1971, Eztei eguna), La dentellière (1976), Les chemins de l’exil (1978, Erbesteko bideak), Le fouine (1991, Lepazuria).