Gordimer, Nadine
Hegoafrikako eleberrigile eta ipuin idazlea (Spring, 1923). Erdi mailako familia zuri judu batean jaio zen Hegoafrikan eta bertan bizi izan da beti. Face to face (1949) izeneko kontakizun laburren bilduma batekin hasi zen ezaguna egiten eta handik lau urtera eleberri bat argitaratu zuen, The lying days. Gordimer-en liburuetan Hegoafrikako apartheid-a aztertzen da ikuspegi askotatik, batzuetan arrotzarenetik, beste batzuetan bertakoenetik. Pertsonen arteko komunikazioaren arazoa ere sarri erabiltzen du bere idazlanetan. Gai politikoa azken muturreraino eraman zuen Burger’s daughter (1979) bere eleberri, askoren ustean, nagusian. July’s people (1981) eleberrian emakume zuri bat, haren familia, eta morroi beltza azaltzen ditu parabola mingots batean. Eleberri batetik bestera kontakizun laburren bildumak egin ditu, The soldier’s embrace (1982), esaterako. Gordimer-en lanak maiz debekatuak izan dira bere herrian. Beste liburu batzuk: Occasion for loving (1963), A guest of honour (1971), The conservationist (1974), Won the Booker McConnell prize (1974), A sport of nature (1987). v 1991n Literaturako Nobel saria jaso zuen.