Goiriena de Gandarias y de Gandarias, Juan José
Arabar ikertzaile eta irakaslea (Gasteiz, 1947). Medikuntza eta kirurgia ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitatean (1965-1970) eta han eskuratu zuen lizentzia; doktoregoa berriz EHUn egin zuen. 1970etik gaur arte irakaskuntzan eta ikerketa lanetan jardun du Oviedoko, Murtziako eta Euskal Herriko unibertsitateetan. Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle izateaz gain betekizun garrantzitsuak izan ditu: Medikuntza fakultateko idazkaria (1974-1975); antolaketa akademikoko errektoreordea (1980-1984) eta errektorea (1991-1996). 1984ko uztailetik 1987ko maiatza arte, bestalde, Osasun eta Kontsumo sailburuorde izan zen Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Segurantza Sozialeko sailean. 1996an Eusko Ikaskuntzako lehendakari hautatu zuten. Besteak beste, lan hauek argitaratu ditu: Enzimopatias Genéticas en Ofatlmologia (1971), Hematíes (1975) eta La salud del año 2000. Discurso para la recepción pública del Académico electo (1992).
- goilora
- goi-nafarrera
- goi-ordoki
- goipularri
- Goiria Muniozguren, Jose Antonio
- Goiriena de Gandarias y de Gandarias, Juan José
- Goitana
- goitar
- goitasun
- goiti 2
- goiti 1