Goicoechea, Jose Lorenzo
Gipuzkoar itsasgizona (Getaria, XVIII - Brest, Bretainia, 1800). Gazterik hasi zen itsasoan eta itsasketa eta matematika ikasketak egin zituen Nantesen (1757). 1759. urtean joan zen Caracas-era eta Gipuzkoar Errege Konpainiaren zerbitzuan jarri zen bertan. Bidaldi ugari egin zuen Caracasko eta Pasaiako portuen artean. Haietako bidaldi batean ingelesek preso hartu eta Puerto Ricon utzi zuten libre. Berriro ere harrapatu zuten ingelesek eta Jamaikan utzi. 1777. urtean, Pasaian zegoela, Espainiako armadan hasi zen lanean. 1778-1783 urteetan zenbait gudutan hartu zuen parte eta ontzi ugari hartu zituen preso. Apoplegiak joa hil zen Brest aldean, Frantziako eta Espainiako ontzi talde bateko buru zela.