Goicoechea Omar, Alejandro
Bizkaitar ingeniaria (Elorrio, 1895 - Malaga ?, 1984). Errematxerik gabeko lehen bagoia marraztu zuen 29 urte zituela. Gerra Zibilaren garaian Bilboko Burdinazko Hesiaren eraikuntzaren zuzendari izan zen, baina 1937. urtean frankisten zerbitzuan jarri zen eta Gerrikoaren xehetasunen berri eman zien haiei. Goicoecheak emandako berriei esker hautsi zuen Solchaga jeneral frankistak, 1937. urteko ekainaren 12an, Burdinazko Hesia, eta Bilbo Francoren esku erori zen berehala. 1938. urtean lehen tren arin artikulatua gauzatzeko urratsak eman zituen, geroago TALGO deitu zena (Tren Articulado Ligero Goicoechea Oriol). 1941. urtean abiarazi zuten aipaturiko trena.
- goibeltze
- Goiburu
- goiburu
- Goicoa Barcaiztegui, Jose
- Goicoechea Aizcorbe, José Mª
- Goicoechea Omar, Alejandro
- Goicoechea, Jose Lorenzo
- Goicoechea, Vicente
- goien
- Goienburu
- goiende