Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gogor

izond. Sakadurari amore ematen ez diona, nekez marratzen edo ebakitzen dena. Lepoa lodi eta azala gogor. Arrautza gogorra: gogortu arte egosia. Ogi gogorrari agin zorrotza (esaera). || Irud. Burua gogorra izan: ezer ez ulertu, edo ez ulertu nahi izan. Belarri gogorra izan: ezer edo gutxi entzun. || Pairatzeko edo eramateko nekeza. Lokarriak kate gogor bihurtzen direnean. || Bortitza, gogortasuna edo gogorkeria agertzen duena. Erabaki gogorrak hartu. || Nekez hunkitzen dena, bihozberatasunik gabea. Mintzo emeak bihotz gogorra bera dezake (esaera). || (Adizlagun gisa). Indarrez, gogortasunez, irmo. Jotzen du trumoiak gogor. ik. gogorki. || Gogor egin. dio ad. Buru egin; gogortasunez jokatu, hertsatu. ik. gogortu. Emakume galdu baten gogo gaiztoari gogor egin beharrean aurkitu zen. || Gogor hartu. Gogortasunez, zakartasunez hartu. Maiz zaharragoak gogor hartzen dituen poeta gazte batek. || (Izen gisa). Zorigaiztoaren gogorra! || Gogorrean. adlag. Indarka. Hirian gogorrean sartu ziren. || Gogorrarazi. du ad. Gogortzea behartu. v Ur gogorra. Kim. Magnesio edo kaltzio asko duen ura.