Gogeaskoetxea, Ignacio
Bizkaitar euskaltzale, itzultzaile eta apaiza (Markina, 1825 - Lekeitio, 1881). Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Oñatiko unibertsitatean eta apaiz ikasketak Toledokoan. Ondoren Salamancara joan zen Kanon eta Teologiako goi ikasketak egitera. Doktoretza lortu ondoren Markinako parrokian jarri zen apaiz. Euskarari buruzko lan batzuk utzi zituen. Aipagarria da Apología de la lengua bascongada. Frai Luis Leongoaren obrak euskaratu zituen.