gluzemia
iz. Med. Odolean azukrea egotea. Odol litroko 0,8 gr azukre da gorputzarentzako azukre kopuru egokia. Gibelak, areak, eta tiroideseko hormonak laguntzen dute azukre kopurua orekatzen, baina batzuetan ez da lortzen neurri egokiari eustea. Azukre kopurua hortik gorakoa denean (hipergluzemia) edo beherakoa denean (hipogluzemia) gorabeherak sortzen dira gorputzean.