Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

glutamiko

izond. Kim. Aminoazido aminobakarra eta dikarboxilikoa, proteinen osagai izaten dena, glutaminena bereziki (HOOH.CH2.CH2.CH(NH2).COOH). Ugaztunetan izaten da gihar ehunetan eta garunean batez ere. Gai solidoa da, kristal itxurakoa; aise urtzen da uretan baina ez eteretan. Medikuntzan (garunarentzako elikadura gisa), usaingintzan, eta biokimikan (janariari buruzko ikerketak egiteko) erabiltzen da.