Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gizon

iz. Lurreko abere mota garatuenetako kidea, gizakia. || Gizaki arra, gizonezkoa. ◊ Gizaki ar heldua. ◊ Gizona, adorearen, ausardiaren eta dagozkion gainerako tasunen jabetzat hartua. ◊ Herr. Senarra. v Antr. Primateen ordenako hominidoen familiakoa da gizona (Homo sapiens). Egitura fisikoari eta zeregin fisiologikoei dagokienez ugaztuna da, eta beste abere ugaztunak bezala, bera ere bilakaeraren ondorio dela esan daiteke. Gizonak berezko ezaugarriak ditu (adimena, hizkuntza artikulatua, garun handia, tente ibiltzea eta esku oratzailea) eta bakarra da ugaztunen artean ezaugarri horiek dituena. Hominidoen burezurrik zaharrena, orain dela 1.800.000 urtekoa), Tanzanian aurkitu zen. ik. gizontze.