giza immunoeskasiaren birusa (HIV)
Hartutako immunitate eskasiaren sidromea (HIES) deritzan gaixotasuna eragiten duen birusa. Birusa gorputzean daramanari eramaile edo seropositibo deritzo, baina horrek ez du HIES gaitza duenik esan nahi. Birusa eragile bihurtzean, hau da, T CD4 linfozitoak (globulu zuri mota bat) hil eta sistema immunologikoa geldiarazten duenean, garatzen da gaixotasuna. Hala ere, hamar urtez ere iraun dezake birus horrek eritasuna garatu gabe. Birusaren eta HIES gaitzaren arteko erlazioa Parisko Pasteur Institutuko Luc Montagnier-ek zuzendutako taldeak aurkitu zuen 1983an. National Cancer Instituteko Robert Galloren taldeak edo San Franciscoko UCko Jay Levyren taldeak ere parte hartu zuten aurkikuntzan.
- gitarrista
- Giulini, Carlo Maria
- Givenchy, Hubert de
- gixot
- Gixune
- giza immunoeskasiaren birusa (HIV)
- Giza
- giza-
- gizabanako
- gizabar
- gizaberritu, gizaberri, gizaberritzen