Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gitarra

iz. Hatzez sakatzen eta jotzen diren sei hariko musika tresna. v Erresonantzia kutxaz eta giderraz dago osatua; sei soka ditu kirtenean, 3 nota zolientzat eta 3 baxuentzat. Harien notak mi-la-re-sol-si-mi dira; eskalan hiru zortzigarren eta bosgarren bat (mi-tik si-ra) hartzen dituzte. Aspaldiko musika tresna da, XVI. mendeko kidea du bihuela; XIX. mendean gitarraren erabilera asko zabaldu zen. Boccherinik, Berliozek eta Paganinik gitarra jo zuten eta gitarraz jotzeko musika ondu zuten. Gitarra-jotzaile ezagunak izan dira: Fernando Sor (1778-1839), Francisco Tárrega (1852-1909), eta XX. mendean Andrés Segovia, John Williams, eta Julian Bream. Villa-Lobosek, Poncek, Castelnuovo-Tedescok… gitarra kontzertuak idatzi dituzte. v Gitarra elektrikoa. Otsa anplifikatzailearen bidez ematen duena. v Hawaiiko gitarra. ik. ukelele.