Frantses teologoa (Saint-Amour, Jura, 1202 - 1272). Sorbonan irakatsi zuen, eta eskaleen ordenen aurkaririk handiena izan zen; haien kontra idatzi zuen Tractatus de periculis novissimorum temporum (1256 inguruan). Alexandro IV.ak kondenatu eta 1257an erbesteratua izan zen.