Gilen Ia Lehoia
Eskoziako erregea, 1165-1214 bitarteko urteetan (1145, 1150 - Stirling, 1214). Malcolm IV.aren anaia eta ondorengoa. Ingalaterrako Henrike II.ari gerra egin zion, baina hark Falaise-n garaitu zuen (1173), askatasuna ordaindu eta hari joputza aitortu behar izan zion (1174). Rikardo Lehoi-Bihotzek erregetza saldu zion urrezko 10.000 markoren truke (1189).