Gilen Antso
Baskoniako printzea, latinez Dominus totius Wasconiae deitua (X. m.). Baskoniako apezpiku nagusi Gombaldus-en anaia zen. Gaur egungo Condom eta Lescar hiriak izan zituen gorte-hiri nagusi. Nafarroako erregearen zerbitzuko goi mailako buruzagi militarra izan zen gaztetan; Nafarroako erregearen alaba Urraka Gartzea Santxeitz II.arekin ezkondu zen.